top of page

Hirueletasuna

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * *

Ipuinak

 

Gure seme-alabeei ipuin bat kontatzeko denbora ateratzea ez da ohitura polit bat soilik, oso onuragarria baizik. Niri ipuinak kontatzea, asmatzea eta itzultzea asko gustatzen zait, hortaz, web-orri honen bidez ipuinen garrantzia ulertzen duten beste gurasoekin eta irakasleekin ipuinak trukatzea asko gustatuko litzaizkidake.


Hemen azpian gaztelaniaz dauden ipuin batzuk eseki ditut; "english" eta "euskera" sailetan ipuinak hizkuntza horietan aurki ditzakezue.


Blog-aren bidez ipuinak trukatzea eta gure seme-alaba zein ikasleentzat liburutegi erabilgarria sortzea asko gustatuko litzaidake.

​

Sakatu irudietan ipuinak deskargatzeko ("pdf"-n):

Bisita ezazu Bloga

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * *

Beldar Gosetia @ Eric Carle

 

Liburu hau, anglosaxoi herrietan, ipuin klasiko bat da eta euskeratu egin dut. Umeek istorio erraz honen bidez, beldar baten bizitza ez dute soilik jarraituko arraultz bat denetik pinpilinpaux eder bat bihurtu arte, baizik eta zenbakiak, asteko egunak eta ondo jatearen garrantzia ere ikasiko dute. Adina: 3-6 urte.
​

Eric Carle-k beste ipuin eder batzuk ere dauzka. Hauei buruz informazio gehiago nahi baduzue, bisita ezazue bere web-orria::

http://www.eric-carle.com/home.html 

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * *

Te edatera etorri zen tigrea @ Judith Kerr

 

Lehenengo aldiz 1968.ean argitaratua, umeentzako ipuin hau Erresuma Batuan maiteena eta irakurrienetako bat da oraindik. Ipuinean agertzen diren amak eta alabak tigre bat tea edatera gonbidatzen dute euren sukaldean, naturaltasun eta lasaitasun surrealista xarmagarriz. Hau da istorioak hainbeste urtetan arrakasta izatearen sekretua. Horrela, umeak istorioan sartzen dira eta euren etxean ere tigre batek txirrina joko duela imagina dezakete. Badago beste modu dibertigarriagorik etxean arratsalde bat igarotzeko?

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * *

Gruffaloa @ Julia Donaldson / Axel Scheffler 

 

Lehenengo aldiz 1999.ean argitaratua, gaur egun umeentzako ipuin hau oso famatua da Erresuma Batuan.

 

Adina: 3-7 urte.
​

Gruffaloari buruz informazio gehiago nahi baduzue, bisita ezazue bere web-orria: http://www.gruffalo.com/

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * *

Elmer @ David McKee

Vincent Van Hartza @ 

Brenda V. Northeast

*** AZKEN DIAPOSITIBAN AURKITUKO DITUZU IPUINAK EUSKERAZ ***

Sorgin bat bizikletan @ Elisabet Abeya

Ginaren Txupetea @ 

Christine Naumann-Villemin

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * *

bottom of page